INAUTERIAK

Badatozela, badatozela! Inauteriak datoz berriro!. Ikasleak horiek ospatzeko irrikan daude. Horregatik, segurtasun-neurri guztiak errespetatuz, jarduera batzuk prestatu ditugu haientzat data bereziak izan daitezen: – Osteguna, hilak 24, oilarraren eguna da, baina aurten plazan ospatuko ez denez, arratsaldean ospakizun txiki bat egingo dugu ikastetxean. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleek mozorrotuta etortzeko aukera izango dute (arratsaldean). Egun…

BATXILERGOKO MATRIKULA

2022/23 ikasturterako batxilergoko matrikula presentziala egiteko epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra irekiko da. Gure ikastetxean matrikulatuta dauden ikasleek ez dute aurrematrikularik egin behar. Aldez aurretik hitzordua telefonoz hartzea gomendatzen da (943170468).

BAKEAREN EGUNA

Joan den astelehenean, hilak 31, bakearen eguna ospatu genuen eskolan. Esan genuen bezala, bizitzen ari garen osasun-egoera dela eta, aurten ezin izan gara denok batera elkartu ospatzeko, baina ikasgela bakoitzak bere aletxoa eman du egun berezi bat egiteko. Etxetik ikasle guztien lanez goza dezazuen, bideo  hau prestatu dugu. Zuen gustokoa izatea espero dugu. https://drive.google.com/file/d/1-07BhiULRifpOzHMT5KNRbdM-q6GkHDG/view?usp=drivesdk