KOMIKI TAILERRA

Joan den astean, DBHko 4. mailako ikasleek ordu eta erdiko komiki tailerra izan zuten Ermuko liburutegiak antolatuta. Tailer horretan, komiki on bat egiteko metodologia entzuteaz gain, beren probak egiteko eta irudimena askatzeko aukera izan zuten. Oso tailer interesgarria izan zen eta izugarri gozatu zuten.