Terrorismoaren biktimen memoria eta giza eskubideak zabaltzeko lana aintzat hartu zaie San Pelaioko ikastetxeari eta ikasle taldeari

Ermuko Udalak herriko San Pelayo ikastetxea eta ikastetxeko ikasle talde baten lana aintzat hartu ditu, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin eta Gogora Institutuarekin elkarlanean egin zuen ikus-entzunezkoagatik. Bideo hori joan den uztailean terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko ekitaldi instituzionalean, Miguel Angel Blanco zinegotzia bahitu eta exekutatu zuteneko hogeita bosgarren urteurrenean antolatutako ‘Aztarna ezabaezina’ programaren baitan zeuden…